RESIDUA/ALTAIR-k irabazi du Gipuzkoako Uren Kontsorzioak hainbat ur zikinen araztegietako lohien konposta egiteko plantaren egikaritza proiektuaren idazlanaren lehiaketa. Europar Komisioko Ingurumen Departamentuak ezarritako hondakinen kudeaketa hierarkia jarraituz, konpostatze planta honen bitartez, U.Z.A lohiak nekazaritzan erabili ahal izango den kalitate handiko konpostan bilakatuko dira. Era honetan, gomendagarriagoak ez diren balorizazio energetiko eta zabortegietako isurketak ekidingo dira.