RESIDUA/ALTAIR-k irabazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuak Euskal Autonomiako 2014. urteko hiri hondakinen inguruko inbentarioaren proiektuaren lehiaketa. Inbentario honek, hondakinen fluxu ezberdinen sortze, kudeaketa eta tratamentuari buruzko datu errealak eskuratzea izango du xede, ondoren etorkizunean hondekinen kudeaketa eta estrategien inguruko erabakiak ahalik eta egokienak eta jasangarrienak izan daitezen.
Egilea: Residua Consulting
Epeleko Konpostatze Planta Azken Eraikitze Fasean
RESIDUA/ALTAIR-k diseinaturiko Epeleko (Bergara) Biohondakinen Konpostatze Planta eraikitze prozesuan aurkitzen da momentu honetan. Obrak martxa onean doaz eta aurreikuspenen arabera, hilabete gutxi barru Gipuzkoan selektiboki bilduriko hondakin organikoaren lehen kamioiak iritsi eta A kalitateko konpost-a ekoizten hasiko dira bertan.
Gipuzkoako Urak-en UZA Lohien Konpostatze Plantaren Egikaritza Proiektuaren Esleipena
RESIDUA/ALTAIR-k irabazi du Gipuzkoako Uren Kontsorzioak hainbat ur zikinen araztegietako lohien konposta egiteko plantaren egikaritza proiektuaren idazlanaren lehiaketa. Europar Komisioko Ingurumen Departamentuak ezarritako hondakinen kudeaketa hierarkia jarraituz, konpostatze planta honen bitartez, U.Z.A lohiak nekazaritzan erabili ahal izango den kalitate handiko konpostan bilakatuko dira. Era honetan, gomendagarriagoak ez diren balorizazio energetiko eta zabortegietako isurketak ekidingo dira.